Posteado por: juditt | noviembre 14, 2007

Aukeraketa erraz bat

Etorkizuna erabakitzerako orduan, hainbat faktorek hartzen dute parte norberaren iritzietan. Ene ustetan, etorkizun honetan funtsezko paper bat jokatzen dute ikasketek, azken finean hauek izango baitira norberaren bizitza baldintzatuko dutenak. Nire kasuan, Ingeles Filologia hautatzearen erabakia ez zen hasiera batetik eman, Itzulpengintza ikasteko asmoa bainuen. Dena den, bata zein bestea hizkuntzari lotuta daude, eta pertsonalki, betidanik sentitu dut hauenganako erakarpen ukaezin bat; izan ere, azken puntu hau izan da nire erabakiaren erantzulea.

Ikasketa hauek burutzea arrarotzat jotzen dute hainbatek, dirudienez ez baita ez ohizko ez jendearen gustuko karrera bat. Honek, baina, ez du axola norberaren benetako bokazioa zein den argi eta garbi badugu. Hori dela eta, esanak esan, harro nago ingeles hizkuntza sakonduko dudalako, gaur egun hain hedatuta dagoen hizkuntza bat oso-osorik ezagutzea pribilegio bat baita, eta ahalmen hau geroz eta jende gutxiagok duela jakitean, nire burua zorionekotzat dut.


Respuestas

  1. kaixo laguna
    ea asmatzen duzun nor naizen!

  2. jOe!

    baina ze ondo idazten duzu euskeras neska! Ni berriz, amumak dioenez, kaka zarra. Eztakit euskeraz ondo idazten baina niri plin! Ingeleses hitzegitea dut gustuko, baina zu nitzat gernikako euskera irakasle primerakoa zara jajajj

    ez dut dena ulertu, zihur nago, knightsbridge gutxiago ulertu duela, baina oso ondo deritzot zure haukeratzat. (o cm se diga)

    ene ba da, bizkaseras, batueraz eta dena mezklatzen dot xD
    zuk esan duzu, mungioak baserritar pijuek gara eta!

    aiOo!

    eta belarritako gutxiau yep!

    kusi arte biher klasean!


Deja un comentario

Categorías