Posteado por: juditt | noviembre 22, 2007

Tradizioa vs. Teknologia

Urteek aurrera egin duten heinean, jendearen irakurtzeko ohitura gutxituz joan da. Orain dela ez mende asko, populazioaren gutxiengo batek zuen abaintaila eta pribilegio hau, baina gaur egun, jendearen irakurketarekiko interesa eskasa edota nulua da. Beharbada gertakari hau izan da gure liburu tradizionalen ordezkari bat bilatzearen beharrizana sortu duena. Teknologian oinarritzen den mundu baten bizi gara, eta gero eta jende gehiago dago makina hauen menpe. Liburuen ordezkari berri hauek liburu digital izenaz ezagutzen dira. Hauen kontsulta egiteko aukera desberdinak daude. Dena den, editorial eta liburutegi birtualek jarraitu beharreko pausuak ezartzen dituzte, aukera desberdinak ere zehaztuz. Beraz, liburu digitalak kontsultatzeko edota irakurtzeko, emandako pausu hauek jarraitzea besterik ez dago.

Baina liburu mota berri hauek eskeintzen digutena abaintailak soilik al dira? Ene ustez, ez dago berezko liburua bezalakorik. Nahiz eta gizarteak garatzeko joera eta beharrizana duen, balio tradizionalak beti gogoan diraute, hauek baitira aurrerakuntzen oinarri eta funtsa.

Esan bezala, aparailu hauek desabantailak ere badituzte. Hauen artean, eta pertsonari dagokionez, begiek egin behar duten senperrenak ez du zerikusirik liburu normal bat irakurtzean egiten denarekin. Agian ez dugu nekea nabarituko hasiera batean, baina denbora bat igaro ondoren, nahitaezkoa izango zaigu sentsazio hau.

Beste alde batetik, liburu birtualak jatorriz atzerritarrak izatea ere arazo bilaka daiteke zenbait kasutan. Jatorri desberdina izateak hizkuntza desberdina izatea ere suposatzen du; hala ere, milaka itzulpen aurki ditzakegu liburu desberdinei buruz, baina zoritxarrez, itzulpen hauek ez dira beti erabiltzailearen esku egongo. Hori dela eta, nahiz eta hau gutxiengo kasu batzutan gertatu, liburu digitalak irakurtzeko aukerak neurri txiki baten murrizten zaizkigu.

Guzti hau kontutan hartuz, tradizozko liburuek lehenengo postua hartzen dutela esan dezaket, nahiz eta liburu digitalek dela informazioa era azkarrago baten aurkitzeko dela liburu normalen lan osagarria egiteko ere balio duten. Era berean, mundua milaka biztanlez osotuta dago, eta egongo da teknologi berriak tradizioaren aurrretik jartzen dituenik ere.

Bibliografia:


Respuestas

  1. Oso «post» interesgarria, baina beste elementu bat komentatzea gustatuko litzakit. Agian, elementu honek zuk idatzitako azken esaldiaren «balantza» aldatu dezake: Teknologia berriei esker, liburuak erosteko zailtasun ekonomiko eta materialak dituzten 3. munduko pertsonei, «obra» ezberdinak irakurtzeko eta irakurketarako zaletasuna pizteko balioko lukete?


Deja un comentario

Categorías