Posteado por: juditt | noviembre 29, 2008

Proyecto

MAITASUNAREN AUKERAK

Literaturan, beti egon izan dira amodiozko istorioak, maitasun hori gauzatzeko oztopoak bezala. Honen adibide ditugu historian zehar idatzi diren milaka eta milaka nobela:  No diga que fue un sueño, Las desventuras del joven Werther, Perdona si te llamo amor, Libro de amor,  El beso, Romeo y Julieta, La Celestina

Honekin batera, aipatu beharrekoak dira hurrengo amodiozko film hauek: Romeo y Julita, Los puentes de Madison, Un paseo por la nubes, Oficial y caballero, El hombre que susurraba a los caballos, Tienes un e-mail, El diario de Noa, Tristán e Isolda, Un día inesperado, Titanic, Realmente amor, Diez cosas que odio de ti, Como si fuera cierto, Moulin Rouge, Pretty woman…

Gu, orain, Las desventuras del joven Werther nobelan eta El diario de Noa pelikulan oinarrituko gara:

Werther 1774an idatzi zen. Protagonista Wahlheim izeneko herri fiktizio baten bizi da. Bertan, Lotte izeneko neskatxa eder batez maitemintzen da, nahiz eta hasieratik jakin maitasun hori ezinezkoa dela, Adolfo izeneko ezkongaia baitu.

El diario de Noa, aldiz, 1940ko hamarkadan girotuta dago. Noa hiritik urrun dagoen herrixka baten bizi den mutil apal bat da; Ally, aldiz, oporretan bertara doan famili aberats bateko alaba. Uda elkarrekin pasatu ondoren, Ally-ren gurasoak bertatik urruntzea erabakitzen dute, Ally eta Noa-ren artean sortu den maitasuna apurtu nahirik.

Bi istorio hauek gauza asko dituzte amankomunean:


  • Eskutitzak. Bai Werther-ek eta bai Noa-k beraien sentimenduak eskutitzen bitartez adierazten dituzte, nahiz eta lehenengoak lagun bati bidali eta bigarrenak Ally-ri.
  • Bi gizonek dute norbait bere sentimenduei buruz hitz egin eta lasai geratzeko: Werther-ek Wilhem eta Noa-k bere betiko laguna, beranduago gudan hilko dena.
  • Gizarteak ezarritako oztopoak. Werther-ek duen traba Lotte emakume ezkondua dela da, eta garaiko gizarteak ez zuen onartzen ezkondutako emakumeengana hurbiltzea. Noa-ren kasuan, gizartearen aurreiritziek bikoteari kalte egiten diote; hau da, Ally-ren gurasoek ez dute Noa onartzen bere maila ekonomikoa dela eta. Horregatik, herrixkatik alde egitea erabakitzen dute. Ikusten dugun bezala, kasu honetan balio moralen ondorioa den gurasoen jarrera da oztoporik handiena. Ally-ren gurasoek bere alabarentzat etorkizun oparo bat besterik ez dute nahi, senar on bat izatea, bizi maila on bat emateko gai izango dena.
  • Bai Werther-ek eta bai Noa-k hausnarketarako toki bat dute. Werther-ek naturan aurkitzen du lasaitasuna, eta Noa-k ahatez beteriko laku baten.
  • Zorakeria. Bi gizonek, sentitzen duten maitasuna dela eta, burua galtzen dute. Werther-en zoramenak hain dimentsio handia hartzen du non bere buruaz beste egiten bukatzen duen; eta Noa ere, bere etxea eraikitzen hasten denean, jendeak zorotzat hartzen du.
  • Bi protagonistek beraien maitaleei olerkiak irakurtzen dizkie: Werther-ek Ossian-enak, eta Noa-k bere aitak txikitan irakurrarazten zizkionak bere totaldura zuzentzeko.
  • Kasu bietan, neskak dira oztopo handienak jartzen dituztenak, beraiek baitira beste gizon batekin konprometituta daudenak.
  • Bi gizonentzako, oroitzapenak oso garrantzitsuak dira, iraganean gertatutako gauzei atxikitzen dira. Werther-entzat, esaterako, Lotte ezagutu zuen eguneko arropak oso bereziak dira; eta Noa-k, Ally-rekin gau bat pasatu zueneko etxea (zein jausteko zorian dagoen) du beti gogoan.
  • Werther-ek eta Noa-k oso argi ikusten dute Lotte eta Ally direla beraien bizitzako emakumeak, eta beraiengatik edozer egiteko gai dira. Hau oso argi ikusten da Werther-ek bere buruaz beste egiten duenean, ekintza hau berarentzat maitasunaren adierazle baita. Noak, bestalde, bere zahartzaroan dena alde batera uzten du Ally zaintzeko zaharren egoitza baten dagoenean.
  • Ally-k eta Lotte-k, biek jotzen dute pianoa. Moduren batean, lasaitzeko erabiltzen zuten medio bat da.

Desberdintasunei dagokienez, hurrengoak aipatuko ditugu:


  • Werther Erromantizismo garaiko ezaugarriekin bat dator. Lar sentibera da, oso dramatikoa. Bere sentimenduak bapigakatzen ditu. Noak, aldiz, iniziatiba gehiago du, nahi duena lortzeko borrokatzen du. Hau kontutan hartuz, Werther Erromantizismoan tipikoa zen heroi mota batekin identifikatzen dugu: heroi barnerakoiarekin. Hau egoeraren biktima bihurtzen da. Honekin kontrastatuz, Noa-k Lord Byron-en Don Juan-engan pentsarazten digu. Nahiz eta heroi mota honen ezaugarri guztiak ez bete, antzekotasun gehiago dituela esan dezakegu, gizarteak ezarritako trabak gainditzen saiatzen baita.

  • Lotte eta Ally-ren izaera ere aipagarria da, oso desberdinak baitira. Biak dira adeitsuak, eta beraietaz espero dena egiten dute; baina Ally-k azkenean maitasuna beste gauza guztien gainetik jartzen du. Horrez gain, Ally ausartagoa da, Luke-ekin ezkontzekotan dagoenean, Noa-renganako sentitzen duen maitasuna adierazten du.

  • Bi gizonen jarrera. Werther oso pesimista da, Noak berriz, bizitza beste era batera ikusten du. Honen adierazle dugu Noa-ren jarrera Ally-ren gaixotasuna dela eta. Nahiz eta medikuek gehiago ez saiatzeko esan, berak ez du itxaropena galtzen, eta mirarietan sinesten du.
  • Amaiera.Werther-ek bere buruaz beste egiten duela aipatudugu. Honen arrazoia bizi duen egoerak irabazten duela da. Bi gizonetako bat soberan dago, eta arazo horri aurre egiteko erarik azkarrena eta errazena errenditzea da, ez baitu inolako esperantzarik. Noa, aldiz, nahi duena lortzeko edozer egiteko gai da, eta bere helburua lortu arte borrokatu egingo du. Honela bada,  nahiz eta Werther eta Lotte-rekin berdin gertatu ez, Noa eta Ally-ren erlazioak amaiera ona izango du.

Beraz, ikus dezakegu  bai denborak eta bai lekuak berdin diotela, maitasuna denon baitan dagoen zerbait da.  Egoerak askotan diruditenak baino antzekoagoak dira eta askotan desberdintasun bat markatuko duen gauza bakarra norberaren jarrera izango da, norberak maitasun horrengatik borrokatzeko duen gogoa.


Deja un comentario

Categorías